Kontaidazu, zuhaitz zahar, Nola izan zen aintzinako guda, Mundu amaigabeko izakiek Arbasoak lagundu zituzten hura.
Garrantzia al du horrek zuretzat, Aiumeen Basoko ibiltaria, Belaino artean agertzen zarena? Zergatik azaltzen zara lizuntzera kondenatua Nagoen honera mendeak igaro ahala?
Geldiezineko bidetik nator Jakinduri osoa behar baitut. Nere bizitzak jarraipena izan dezan, Emaizkidazu zure oroimenak.
Zuk behar dituzun oroimenak dira Ni ezerezean zehar bidaiatzera kondenatzen nautenak. Guda istorioen kontatzaile bihurtu nauzu. Adimena erne! Izpiritua prest! Aditu zazu…
Milaka ziren gizonak Heriotzera kondenatuak Etsai jarioa ikusita.
Baso zuloan denak elkarren aurka, Ezpaten hizkuntza Nagusi borrokan.
Heriotza aurrez aurre; Beldurrak hartu zuen indarra; Barrenak hausten hasita.
Lurra zabaldu, Izakiak altzatu. Huraxe izan zen Etsaien amaiera.
Izpirituen indarrarekin Egin zioten aurre. Hori al da arbasoengandik Jaso beharreko irakatsia?
Entzun dituzu esandakoak, aditu duzu istorioa. Nire beharra jada amaitu da. Erramak astindu, ostroak bota, negua neretzako heldu da. Jakinduria orain zurea da.
Berbaren gosez etorri naiz, Honera heldu nahi nuen nere bidean. Baina konturatu gabe zure hitzek Betirako kondenatu naute.