Ozaze Jaurgainian bi zitroin doratu Atarratzeko Jaunak bata du galdatu; uken du arrapostu eztirela huntu, hunturik direnian batto ukenen du.
Portaliala juan zite, ahizpa maitia, ingoiti horra duzu Atarratzeko Jauna, otoi erran izozu ni eri nizala, zazpi egun hoietan oihan nizala.
Klara, zuaza orai salako leihora, ipar-ala egua denez jakitera, iparra baldin bada goraintzi Salari, ene korpitzaren txerka jin dadila sarri.
Ama, juanen gira oro elkarrekin, etxerat jinen zira xangri handireki, bihotza kargaturik, begiak bustirik, eta zure alaba tunban ehortzirik.
Ama, saldu nauzu bige bat bezala, bai eta desterratu, oi Españiala, aita bizi uken banu, ama zu bezala enundunun ezkunduren Atarratzeko salala.
____________________________
Atharratze jauregian bi zitroin doratü Ongriako Erregek batto dü galdatü arrapostü üken dü eztirela ontü ontü direnean batto ükhenen du.
Atharratzeko hiria, hiri ordoki hur handi bat badizü alde bateti erregeren bidea erdi-erditik Maria Maidalena beste aldeti.
Aita saldü naizü idi bat bezala ama bizi üken banü, aita zu bezala enündüzün ez jaunen Ongrian behera bena bai ezkuntüren Atharratze Salala.
Ahizpa juan zite portaliala ingoiti horra düzü Ongriako erregia hari erranizozü ni eri nizala zazpi urte hontan ohian nizala.
Ahizpa, enükezü ez sinhetsia zazpi urte hontan ohian zirela zazpi urte hontan ohian zirela bera nahi dükezü jin zü zien leküla.
Ahizpa jaunts ezazü arruba xuria nik ere jauntsiaren dit ene berria ingoiti horra düzü Ongriako erregia botzik kita ezazü zure sor etxea.
Aita zü izan zira ene saltzaile anaie gehiena dihariren harzale anaie arteko zamariz igaraile anaie ttipiena ene kontsolazale.
Aita, juanen gira oro alkareki etxerat jinen zira xangri handireki bihotza kargaturik begiak bustirik eta zure alhaba tunban ehortzirik.
Ahizpa zuaza orai Salako leihora iparra ala hegoa denez jakitera iparra balin bada garaintzi Salari ene gorpitzaren txerka jin dadila sarri.
Atharratzeko zenüak berak arrapikatzen hanko jente gaztea beltzez da beztitzen andere Santa Klara hantik partitzen haren peko zamaria ürthez da zelatzen.