Primadera hastetik uda azkenerat xinaurria txuhurra landa bazterrerat txori papogorri bat arbol batetarat egun oroz jiten zen kantuz aritzerat xinaurrari trufa-irri egiterat
Xinaurria lotzen da goizetik lanari egun guztietako duen guduari karga ezin altxatuz nigarrez da ari txoriak itzalpetik trufa eta irri xinaurriak derauko zerbait erran nahi
Hauxe diat txoria. hiri erraiteko nik ere bi beharri hire aditzeko kanpoan baduk orain gauz anitz biltzeko eman zoko batean neguan jateko lanari lotzen bahaiz ez zauk dolutuko.
Xinaurria lepomehe itsusi txirtxila ez nauk heldu higanat ni deuseren bila lanean ez duk ari ihizi abila utzak, utzak hik ere lan hori, ergela urte oroz heldu duk berdin urtarrila
_______________
Primadera hastetik uda azkenerat, Xinaurria bazoan landa bazterrerat, Xori papo gorria arbola gainerat Egun oroz juaiten zen kantuz aritzerat Eta xinaurriari trufa egiterat.
Xinaurria goizian hasia lanari, Egun guzietako duen gogoari; Karga ezin altxatuz zen nigarrez ari, Xoriak itzalpetik kantu eta irri, Xinaurriak derauko zerbeit erran nahi.
¬Xoria, hitz hau diat hiri erraiteko. ¬Nik ere bi beharri hiri aditzeko. ¬Kanpuan baduk hainitz ontasun biltzeko, Emak xoko batean neguan jateko, Lanean hasten bahiz, ez zauk dolutuko.
Xinaurri lepho mehe itsusi kiskila, Ez nitzauk hire ganat jiten deusen bilha; Lanian ez duk ari ihizi abila, Utzak, utzak, hik ere, lan hori, ergela; Berdin urthe guziez, jiten duk uztaila.
Negu beltza heldu da abendoarekin, Horma eta elhurra haize hotzarekin, Xinaurria orai da gauza frangorekin, Ongi jan et´edaten bere lagunekin, Xoria zer egin den nahi luke jakin.
Xinaurria goizean badoa kanporat, Xoria ere berdin usatu-lekhura: ¬Kanta zak, kanta orai kantu pollit hura. ¬Nundik kanta dezaket oraino barura, Sarraraz nezak othoi hire etxolara.
¬Haizen bezalakoa, hoakit bixtatik, Zer behar othe duk hik ene etxolatik? ¬Emak aphur bat bederen hire askaritik. Othoi begira nezak gosiak hiltzetik, Gehiago ez diat erranen gaizkirik.
¬Auherra hizalakotz ez nau urrikaltzen, Ikhusak, ikhus, orai zertaratu haizen; Jinkoak eman onez ez hiz baliatzen, Jakintzak negukoa udan dela biltzen, Goratzekotz lehenik ikhasak aphaltzen.
Xinaurriak ziona erran xoriari Erran ahal daiteke mundu guziari: Alferra dela usu gose´ta egarri. Lot gaiten beraz denak bihotzez lanari Lurreko´ta zeruko egitekoari.