Aloña mendi aldamenean, guztiz leku agirian, Oñati eder han ikusten da zelaitxo baten erdian, San Migeletan, hango festetan, dantzan eta alegrian, ai! zer egunak pasa ditugun bizkaitarren konpainian.
Bergara ta Markina, Mondragoi ta Oñati, gazteria eder fina han bai zala galanki.
Partidu ederrak jokatzen ziran egun haietan Oñatin, jokalari onak nola ziraden onena zein zen nork jakin? Batzuek zioten: "hor Bizimodu", besteak: "biba Gereta", mutil gogor hau azkar zebilen harrapatzeko pilota.
Merlaet ta Mariñela, Zugarri ta Gereta aurrean dabilela arrimatzen pareta(ra)
Goierri aldeko jende guztia, lekaioka ta saltoka, umore onean, mendiak behera, Oñatira doa lasterka. Ai! Zer egunak, nere lagunak. Probintzian dira pasatzen; oraindik ere oroitutzean berehala naiz poztutzen.
Nere adiskide maiteak, dibertitu gerana; nahiago nuke balitz ai! San Miguel eguna.
Biba Oñati, eder ta zabal, ta bere jende atsegina. Kanpotar danok ongi hartzeko egin dezute ahalegina. Herri honetan alkatea ere da leiala ta txit ona, danok batean esan dezagun: "Biba gure alkate jauna!"
Agur gazteri ederra, herri hau det maitatzen; hemendik banoa baina bihotza det gelditzen.