Gaur forjariak lana utzirik gatoz guztiok kalera labeak oso itzaldu eta protesta bat egitera. Mailu burdinak bota ditugu hantxe bertan bazterrera ez dugu nahi berriro ere toki hartara lanera.
Dinbili, danba ! gau eta goiza su eta keen artean sosegu eta deskantsu gabe geure buruen kaltean, horrexegatik lanak utzirik gatoz guztiok batean.
Gora, bai gora beti, gora forjaria ! langile trebe zintzo da mailukaria lurpera, bai lurpera beti nagusia ! ez digute egingo nahi duten guztia. Ez badigu ematen arrazoia guri, ez badigu ematen behar legez ongi su emango diogu geure fabrikari eta nagusiaren etxe guztiari.
Hiru babarrun jateagatik horrenbeste neke, pena, erdi ustelik aurkitzen dute forjariaren barrena, gure kontura egiten dute nagusiek nahi dutena gure lepotik gizentzen dute bete faltrikara dena.
Oso goizetik lanean hasi su eta keen artean, dinbili, danba ! gelditu gabe guztiz ilundu artean, arropa denak puskatzen eta osasunaren kaltean.
Ez badigute guri jornalik haunditzen berriro gu ez gara lanera bihurtzen arrazoiz gehiago badugu eskatzen ez gaituzte inola hoiek ikaratzen. Ez badigu ematen arrazoia guri, ez badigu ematen behar legez ongi su emango diogu geure fabrikari eta nagusiaren etxe guztiari. Ez badigu ematen arrazoia guri, ez badigu ematen behar legez ongi su emango diogu geure fabrikari eta nagusiaren etxe guztiari.