Nahi luke zuretzat Erdi Aro urrutiaz ihardun garaiko leienda edo hobbiten lurraldetaz baina ezina zait gaurko mazmorretatik datoz han kateatuen garraxi errealegiak
Konkistatzaileak inperioko danborraren erritmoan datoz
Gaur herensugeak elektrodoz erretzen ditu setiaturiko gazteluko gudariak ta zaldun ilunek legearen mailuarekin ezpataren ordez koldarki erasotzen dute
Azken gurutzada ezberdin jaio ginenon suntsipenaren bila
Konkistatzaileak inperioko danborraren erritmoan datoz arbasoen indarraz gazteluaren hormetan erantsiz denok harriak tinko iraun behar du